Galdera horrekin hasi nuen aurreko asteko zuzenketa, eta kOnturatu gabe nire buruari hori galdetuz pasa ditut hainbat une. Etxera iritsi eta familiakoei galdetu nien. Lagunekin elkartu eta gauza bera. Iñork ez zidan ezer argirik esaten; “ba...urez betetako gune bat; non igeri egin, jolasak antolatu...ditzakezun, ez?”- “Igeri egiteko espazio luze bat” erantzun zidan beste batek ziur-ziur.
Kostaldeko herrietako portuak, zergatik ez dira igerilekuak izango?
Hurrengoa da adibide argi bat, urtero Getaria eta Zarautz bitartean egiten den igeriketa lasterketa hain zuzen ere.
Baina igeri egitean pentsatu gabe, LASAITASUNA etorri zait neri burura; eta azkenaldian sarri egiten dudan zerbait. Izan ere, eta neretzako, ura eta honek dakartzan soinu eta mugimenduak egokiak dira egoera hori lortzeko. Ur ertzean eseri inork molestatu gabe eta olatuei begira jartzea, denbora nola pasatzen den ikusiz, eta soinuan murgildurik mugimendu horretan kontzentratuz, egunean eduki izan ditudan arazo edo agobioak ahaztu eta erlaxatzen laguntzen dit.
Horretarako, imagina batzuk uzten dizkizuet, nire “ohiturez” disfrutatu eta zuek ere gauza bera egitera bultzatzeko.
Honekin esan nahi izan dudana da, igerilekuak planteatzerako orduan ez dugula soilik sakonera jakineko putzu handi edo luzean pentsatu behar, non jende multzo handi bat ibiliko den freskatzen, arratsalde pasa jolasten edo igeri egiten. Haratago, edota beste ekintzetarako balioko diguten guneetan pentsatu behar dugula uste dut.