miércoles, 1 de junio de 2011

Argitalpenerako panela_4.proiektua


Gure kasuan, 4.proiektu hau taldeka egin genuen azkenengo entrega izan ezik. Horregatik panel honetan, hasierako ideia orokorraz gain, bakoitzak horri eman dion soluzioa azaldu nahi izan dugu, hiru aukera posibleak erakutsiz.

miércoles, 25 de mayo de 2011

4.ariketa osoaren AZALPENA

        Inguruko auzoekin harremana uztartuz, bakoitzaren espezializazio maila definitzen hasi ginen. Gure kasuan, Baldatikan, barazki eta frutak ekoizteko sistema bat planteatu dugu. Horretarako, eta hainbat baldintza ezarrita, ibilbide bat jarraitzen duen baratza-auzo bat planteatu dugu. 

        Honekin, erosketak egiteko eta ELIKAGAI MINIMOAK izateko dituzten arazoak (edozer gauza erosteko kotxea hartu beharra, behin erosketak egiterakoan egun bat baino gehiagorako prebisioak lortu beharra egunero gora eta behera ez ibiltzeko...) konpondu edo behintzat hobetu nahi ditugu.

        Horrez gain, eta auzoak biztanle gutxikoak direnez, bertakoei LANPOSTUAK etxetik hurbil (edo etxean bertan) eskeintzen zaizkie, hauen arteko elkarlan eta bizimodua sustatuz.





        Azken finean, barazkietan espezializatuko den auzo bat proposatzen dugu. Alde batetik BARATZA KOMUNITARIOAK egongo dira, auzokoei lana eta benetako etekina emango diotenak, eta bestetik, eta familia edo ETXEBIZITZA BAKOITZAK landu beharko dituen BARATZAK. Azken hauek, beraien ekoizpenerako soilik izango dira, baina aukera izango dute euren partzelan eraikitako “ORT-ELA” baten bidez oraindik etekin handiagoa ateratzeko. Hori, hotel hauek alokatuz eta turistei baratza erabiltzeko aukera emanez egingo dute. Bestalde, honekin lortu nahi dena, turistak landa mundu honetan gehiago sartu edo integratzea da, bertako bizimodua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera emanez.

        Baratzen komunitate horren harira, eta etxebizitza bakoitzari baratza eta “ort-ela” bat jartzearen baldintzarekin, ondorengo konbinazio bat sortu genuen, non eraikin bakoitzak biztanle kopuruaren arabera baratzaren eta “ort-ela”ren dimentsio minimo bat izan behar duen.





PROPOSAMEN OROKORRA



        Oin orokorrean ikusi daitekeenez, lehen mailako baratzek ibilbide bat sortzen duten, non 2 unitate bakoitzeko, salmenta postu eta espazio publiko bat sortzen den. Nahi izanez gero, eta bigarren ortu bat jarri nahi izatekotan, 100m-ko bigarren erradio batean kokatu beharko litzake.

Altxaera-ebaketa orokorrak:





        Espazio publikoko salmenta pstuari dagokionez, erabiltzen ez denean unitate itxi bat suposatuko du, inguruan eratzen diren banku-gradak ere salmentarako espazio ireki bezala erabili izateko aukera egongo delarik:



UNITATEAREN GARAPENA







ERAIKUNTZA SISTEMA 

Eraikinak inguruan kokapen eta uztarketa egokia izateko, ondorengo zimentazio eta egitura proposatzen da:

Bai egurrezko itxitura baita egitura ere erabili da, inguruko basuetako pinuaren ekoizpena aprobetxatuz.




Proiektuaren hainbat 3d irudi:















miércoles, 20 de abril de 2011

Aurrentrega: Baldatika-baratza_antolaketa orokorra

Baldatika ortu gune bihurtzea proposatu genuenetik, auzoko espazioak eta bere inguruak beste era batetan begiratzen hasi ginen. Bertako existentzia beharrezko minimoak zeintzuk ziren detektatu eta, beste guztia gure proiektuak bereganatu nahi izan genuen. Horretarako, auzoa nola ikusten zegoen eta zertan bilakatu nahi genuen pentsatzen hasi ginen.



Ikusten den bezala, lehen dena errepide-ardatz horretan zentratzen zen, inolako aisialdi, alkargune eta aktibitaterako espaziorik gabe.

Baratzen komunitate horren harira, eta etxebizitza bakoitzari baratza eta “hotel-bizitoki” bat jartzearen baldintzarekin, ondorengo konbinazio bat sortu genuen, non eraikin bakoitzak biztanle kopuruaren arabera baratzaren eta “hotela”ren dimentsio minimo bat izan behar duen.



Bestetik, eta asmatutako bizitoki berri horri izen bat bilatu nahian, auzoaren identifikatzaile diren ortu eta “hotel”en (bizitoki, gela...) elkarketatik ORT-ELA izena asmatu genuen, hemendik aurrera erabiliko dena.

Baratzetatik hasita, eta barazki motaren arabera urtaro desberdinetan landaketa desberdinak egiten direla kontuan hartuta, ondorengo taula bat topatu genuen. Bdertan, 4pertsonako familia baten astebeteko kontsumorako produktu kopuru gutxi gorabeherako bat arautzen zen, eta hori ekoizteko beharrezko landa azalera minimoak.



Horrekin, eta ortuak zenbatentzako izan behar duen begiratuta, dimentsioak ezartzen joan gara, baratzaren tamaina aukeretako maximoa dena hartuz (nahiz eta badakigun beti ez dela landa eremu osoa landatuta egongo).



Ort-elarekin ere berdin lan eginda, baserri edo etxebizitza bakoitzean dauden adin nagusi (lan egiteko gai direnak, beraiek izango baitira Ort-ela kudeatuko dutenak) kopurua ikusita, bertako biztanle/turista kopurua finkatzen da, eta horrekin batera eraikinaren dimentsioak. Bizitokirako erabilera basikoak eta hauen azalera minimoak ezarrita, ondorengo konbinaketak proposatzen dira:





Guzti horrekin, gure ingurura hurbiltzen hasteko ordua zen, paperetan marraztutako aukera guzti horiek errealitatera pasatzeko momentua. Lehen hurbilketa batetarako, eta terrenoaren baldintzetaz konszienteago izateko, maketarekin hasi ginen lanean. Guretzako proiektu honetan baratzen kokapenak eta hauek lotuz (merkatuaren ibilbidea sortzeko) azaltzen diren bideek berebiziko pisua dutelako lanean.




Baldintza guztiak kontuan hartuta, bai mantentzen ditugun existentzia batzuk, bainta baratzak eta bizitokiak arautzeko baldintzak, edota hauen kokapenerako topografiaren kondizioak eta eraikinekiko pribatutasun maila minimoak ere, ondorengoa litzateke gure Baldatikarako proposamena:





Azkenik, eta hurrengo pausora begira eta hurbilduz, aipatutako topografiak eraikitzean baldintzatuko digula oso argi izan dugu. Horregatik, ebaketen garrantzia berebizikoa ikusi dugu, ez hainbeste baratzak baina bai ordea Ort-elak nola eraikiko ditugun ikusteko.
Ortuekin egin bezala, (plantan irudikatutako konbinazio posible ezberdinak) bizitokiekin ere kotak eta espazioen azalerako kontuan hartuta hainbat aukera aurkezten dira, ondorengo lanean egokiena aukeratu eta eraikitzeko asmoz.









miércoles, 6 de abril de 2011

'Nue York: autorretratos de una ciudadana urbana desnuda'

Seguru New York dela edonori galdetu eta zertaz ari garen dakien tokia, hirietatik hirien. Bere etxeorratz lerden eta altuek indibidualismoak bere punturik gorenena lortzen duen urbea osatzen dute. Nahiz eta kultura eta etnia ugariz betea egon, aurreiritziz osatzen den hirietako bat dugu New York.

Horregatik hain zuzen ere nahi izan du Erica Simonek aipatutako hiria irudikatu. Ez ordea turista, arkitekto edota artista baten aldetik; baizik eta biluztasun absolutuak aurkezten duen perspektibatik.



Zer izango ginake, nola konparatuko ginake batzuek besteengandik, nola begiratuko genuke elkar gure janzkerak inplizituki daraman estatusik gabe?

Artista frantziarraren kolekzio berri honi esker, New York bezalako hiri kritiko batean biluztean gizakiarengandik zer geratzen den ikusi ahal izango dugu. Berak aitortu bezala: “Bai modak, baita soinean daramagunak ere hizkuntza bat bezala funtzionatzen dute. Isiltasunean, garena edo izan nahi duguna errepresentatzen laguntzen digute, gizarteari gure buruari buruzko inpresio bat azaltzen, dena delakoa ere. Modak ere segregatzeko joera du, eta askotan kategoria sozialetan kokatzen gaitu. Era berean, egoera animiko edo sentimendu bat komunikatzera iritsi daiteke”.



Obra osoaz eta beste kolekzioetaz disfrutatzeko, hona hemen bere web orria

lunes, 28 de marzo de 2011

San Telmo


Hain xumea, ia gure bistan arretarik sortu gabe, baina urtetan bertan egon den museoaren obrak amaitu dira azkenean, eta bost urte ostean hemen dugu Euskal Herriko museorik garrantzitsuenetako baten etapa berria. Askotan, eraikin berriak egin beharrik ez dagoelako zerbait berria proiektatu eta egi bihurtzeko:





Museoari buruzko bideoa eta albistea

lunes, 21 de marzo de 2011

4_landa guneen gaurkotze proposamena

Baldatikara bisita egiterako momentuan atentzioa deitu zigun lehenengo gauza, bertara iristeko egin beharreko bidea izan zen. Ondo markatua zegoen, hori ez da arazoa, baina bai agian IRISGARRITASUNA. Bide edo errepideak ez dira egoki edo seguruenak, eta distantziak ere ez dira nolanahikoak edozein aktibitate (ogia erosi, egunkaria, lanera joatea...) egin behar izatekotan.

Horren harira, eta hasteko, Foruatik mendian gora Baldatika inguruan aurki daitezkeen hainbat auzoren arteko DISTANTZIAK ETA LOTURAK aztertu ditugu.





Nahiz eta oraingo proiektuan talde bakoitzak auzo bat aztertu eta landuko dugun, hasiera batean beste eskala bat hartu eta INGURUKO LANDA AUZOetan zentratu gara. Bertako bizimodua ikusita, hainbat falta detektatu ditugu eta hori konpondu nahian, ondorengoa proposatu dugu:

Auzoak autosufiziente izateko nahian, bakoitza ESPEZIALIZAZIO MAILA batera eraman eta hauen arteko erlazioa lortuz, beraien arteko elkarlan batean batak bestea konpentsatzea. Hau da, auzo bakoitza produktu konkretu batzuk ekoizten zentratuko da, eta inguruko beste auzoak hornituko ditu (beste hauek bera hornituko duten bezala).


Honekin, erosketak egiteko eta ELIKAGAI MINIMOAK izateko dituzten arazoak (edozer gauza erosteko kotxea hartu beharra, behin erosketak egiterakoan egun bat baino gehiagorako prebisioak lortu beharra egunero gora eta behera ez ibiltzeko...) konpondu edo behintzat hobetu nahi ditugu.

Horrez gain, eta auzoak biztanle gutxikoak direnez, bertakoei LANPOSTUAK etxetik hurbil (edo etxean bertan) eskeintzen zaizkie, hauen arteko elkarlan eta bizimodua sustatuz. Kasu batzuetan nahikoa izango da bertakoekin, eta bestetan inguruko herrietako langileak beharko dira; auzoetako lan kopuruaren arabera.

Guzti honen ideia nagusia, lortu nahi dugun katea, honelakoa litzateke:



Laburbilduz, auzoan bertan ekoiztutako produktuekin bertako eta inguruko biztanleak beharrezko minimoz ongi hornituak egotea, era berean lanpostuak sustatuz.


Kasu horren harira, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea aipatuko genuke.

Talde honek duen helburu nagusia, funtsean,  NEKAZARITZA EKOLOGIKOA eredu emankor gisa sustatzea da, gure baserrien etorkizuna ziurtatu eta elikagai osasuntsu eta natura errespetatzen dutenak bermatzeaz gain.




BALDATIKAn zentratuz, hainbat analisi mota egin ditugu, ondoren bertako hazkunde edo hobekuntza egiterako orduan baliogarriak izan daitezkeelakoan.

Lehenik eta behin, eta bertako orografia aldapatsua ikusita, begibistakoa da auzoa bertara iristen den ERREPIDEAren inguruan kokatu edo hazten dela. Baserri zein ekipamenduak lerrokatuak aurkitzen dira bide honen alde banatan. Zentzuzkoa dela esango genuke, espazio maldatsu bat dela kontuan hartuta, eta geratu daitezkeen espazio konpartitu publikoak txikiak diren bezala, errepideak sortutako lautadan kokatzen direlako.




Espazio konpartitu mugatua ikusirik, eta hasieran izandako produktu ekologikoen produkzioan pentsatuz, NEKAZAL LURREN azterketa txiki bat baliogarria iruditu zaigu:

Bertan argi eta garbi ikusten da lursailen eremua gailendu egiten zaiola espazio komun asfaltatuei. Horren galera edo alde txarra ikusi ordez, proiektuaren onura gisa hartu dugu, gure lanerako erabiliko ditugun lursail bezala kontsideratuz.

Nahiz eta baratzen inguruan garatuko den proiektu bat izan, hainbat eraikinen beharra ere ikusten da, batez ere programaren aldetik. Hauek nolakoak izango diren oraindik definitu ez arren, BERTAKO ERAIKINEN azterketa minimo bat beharrezkoa kontsideratu dugu, batez ere eraikiko direnak auzoan ahalik eta hoberen integratzeko.






Bertako HIRI ATONDUREK ere, atentzioa deitu ziguten, hitzak dioen bezala hiritarrak ziren elementuak landa auzo baten kokatuak zeudelako. Iruditzen zaigu, funtzio bera bete dezaketen baina inguruan gehiago integratuak geratuko diren elementuak asmatu edo diseina daitezkeela.





Guzti honekin, gure PROPOSAMENA ondorengoa da:




Azken finean, barazkietan espezializatuko den auzo bat proposatzen dugu. Alde batetik BARATZA KOMUNITARIOAK egongo dira, auzokoei lana eta benetako etekina emango diotenak, eta bestetik, eta familia edo ETXEBIZITZA BAKOITZAK landu beharko dituen BARATZAK. Azken hauek, beraien ekoizpenerako soilik izango dira, baina aukera izango dute euren partzelan eraikitako “HOTEL” baten bidez oraindik etekin handiagoa ateratzeko. Hori, hotel hauek alokatuz eta turistei baratza erabiltzeko aukera emanez egingo dute. Bestalde, honekin lortu nahi dena, turistak landa mundu honetan gehiago sartu edo integratzea da, bertako bizimodua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera emanez.

Baldatika ezagutzera emango da, baina era turistiko konbentzional batetan baino gehiago, turista mota batetan zentratuz; TURISTA AKTIBOAN, azken finean auzoko beste bizilagun baten bihurtzea lortuz.

Amaitzeko, eta honen harira, auzoa aktibatzeko edo espazio komunei zentzu bat emateko, AZOKA IBILTARI bat proposatuko da; alde batetik biztanleei beraien produktuak ezagutzera eman eta saltzeko aukera emango diena, eta bestetik, turista edo erabiltzaileei erositako produktuak zuzenean nondik datozen aukera emateko.