Baldatika ortu gune bihurtzea proposatu genuenetik, auzoko espazioak eta bere inguruak beste era batetan begiratzen hasi ginen. Bertako existentzia beharrezko minimoak zeintzuk ziren detektatu eta, beste guztia gure proiektuak bereganatu nahi izan genuen. Horretarako, auzoa nola ikusten zegoen eta zertan bilakatu nahi genuen pentsatzen hasi ginen.
Ikusten den bezala, lehen dena errepide-ardatz horretan zentratzen zen, inolako aisialdi, alkargune eta aktibitaterako espaziorik gabe.
Baratzen komunitate horren harira, eta etxebizitza bakoitzari baratza eta “hotel-bizitoki” bat jartzearen baldintzarekin, ondorengo konbinazio bat sortu genuen, non eraikin bakoitzak biztanle kopuruaren arabera baratzaren eta “hotela”ren dimentsio minimo bat izan behar duen.
Bestetik, eta asmatutako bizitoki berri horri izen bat bilatu nahian, auzoaren identifikatzaile diren ortu eta “hotel”en (bizitoki, gela...) elkarketatik ORT-ELA izena asmatu genuen, hemendik aurrera erabiliko dena.
Baratzetatik hasita, eta barazki motaren arabera urtaro desberdinetan landaketa desberdinak egiten direla kontuan hartuta, ondorengo taula bat topatu genuen. Bdertan, 4pertsonako familia baten astebeteko kontsumorako produktu kopuru gutxi gorabeherako bat arautzen zen, eta hori ekoizteko beharrezko landa azalera minimoak.
Horrekin, eta ortuak zenbatentzako izan behar duen begiratuta, dimentsioak ezartzen joan gara, baratzaren tamaina aukeretako maximoa dena hartuz (nahiz eta badakigun beti ez dela landa eremu osoa landatuta egongo).
Ort-elarekin ere berdin lan eginda, baserri edo etxebizitza bakoitzean dauden adin nagusi (lan egiteko gai direnak, beraiek izango baitira Ort-ela kudeatuko dutenak) kopurua ikusita, bertako biztanle/turista kopurua finkatzen da, eta horrekin batera eraikinaren dimentsioak. Bizitokirako erabilera basikoak eta hauen azalera minimoak ezarrita, ondorengo konbinaketak proposatzen dira:
Guzti horrekin, gure ingurura hurbiltzen hasteko ordua zen, paperetan marraztutako aukera guzti horiek errealitatera pasatzeko momentua. Lehen hurbilketa batetarako, eta terrenoaren baldintzetaz konszienteago izateko, maketarekin hasi ginen lanean. Guretzako proiektu honetan baratzen kokapenak eta hauek lotuz (merkatuaren ibilbidea sortzeko) azaltzen diren bideek berebiziko pisua dutelako lanean.
Baldintza guztiak kontuan hartuta, bai mantentzen ditugun existentzia batzuk, bainta baratzak eta bizitokiak arautzeko baldintzak, edota hauen kokapenerako topografiaren kondizioak eta eraikinekiko pribatutasun maila minimoak ere, ondorengoa litzateke gure Baldatikarako proposamena:
Azkenik, eta hurrengo pausora begira eta hurbilduz, aipatutako topografiak eraikitzean baldintzatuko digula oso argi izan dugu. Horregatik, ebaketen garrantzia berebizikoa ikusi dugu, ez hainbeste baratzak baina bai ordea Ort-elak nola eraikiko ditugun ikusteko.
Ortuekin egin bezala, (plantan irudikatutako konbinazio posible ezberdinak) bizitokiekin ere kotak eta espazioen azalerako kontuan hartuta hainbat aukera aurkezten dira, ondorengo lanean egokiena aukeratu eta eraikitzeko asmoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario