domingo, 26 de septiembre de 2010

Paisaia ideia gisa ?¿

Koldo Mitxelenatik irten, nirekin joan ziren lagunei begiratu, eta ezer ulertu ez izanaren aurpegia jarri nien. Esposaketaz ahaztu, eta egun batzuetara ekin diot bertan ikusitakoari bueltak emateari, eta egia esan gauza berriak “ikusi” ditut. Arte lanak baino gehiagotaz, hauek utzitako sentsazietaz, burutapen edota erreflexioetaz hitz egingo nuke. Izan ere, eta nire ustez, artista hauek sarritan gorputzak eskatzen diotenari erantzunez egiten dituzte beraien lanak, baina horren atzean aldarrikapen bat dago gehienetan. Land art hauetako askoren mezuek, ideia ekologista eta naturak gure munduan duen presentziaz hitz egiten digute; eta aldarrikatze honek, ondorenoa gogorarazi dit:



Edozein hiritako ibaia zeharkatzeko balioko lukeen zubi bat da, baina kasu honetan Iruñeako “Puente de las Oblatas” zubiaz ari naiz. Iaz bertatik igaro nintzenean beste edozein momenturekin alderatuz zuen berezitasuna, Alicia Otegui eta Silvia Jaureguik bertan egindako “Cortina Multicolor” arte lana izan zen. Eta arte lana izena eman diot, Koldo Mitxelenan ikusi nuenari ere horrela deitu diotelako; eta nire ustez, neurri handi edo txikiago batean, baina bi emakume hauena ere horrelako zerbait da. Aldarrikapen bat, hiritarrak beraien muturren aurrean ikusten dutenarekin kirioak dantzan jarri baina ondoren erreflexio puntu batetara bidaltzen dutena. Izan ere, bertan, urtebetean 20 familiek zaborretara botatzen dituzten ontzi, botila edota tetrabrik-ak eskegi zituzten (6000 unitate). Kortina ikusi nuenean, enekien datu hori, baina interneten topatu nuenean, benetan pentsarazi zidan zenbatekoa den bakoitzak sortzen dugun “zaborra”. Han egon nintzen denbora batez, haizeak gortinari sortzen zion mugimendua apreziatzen, hori artea ote zen nire buruarekin eztabaidatzen, eta horrekin batera, fondoko ahots bat bezala, jendearen komentariok izan ziren: “¿esto es arte?”, “eso lo hago hasta yo”, “¿qué hace eso ahí colgao?”




Bakoitzak pentsa dezala nahi duen bezala, artea dela edo ez dela kontsidera dezala, kasu honetan bi neska hauen ideia barregarritzat jo dezala, baina ukatu ezingo didana da oso denbora gutxian bada ere, gure ekintzetan ingurugiroaz gogoratu behar garela.

Eta aurten, zer?

Proiektuak3, laugarren maila. Gezurra badirudi ere, proiektuak ikasgaiaren 3 urte pasa ditut dagoeneko, eta batzutan ezer ikasi ez dudanaren sentsazioa izaten dut. Baina zein helburu genituen azaltzea eskatu ziguten egun hortan, oheratzerako orduan bueltaka hasi nintzaion nere buruari, eta batez ere galderaz bete nuen hau. Zer ikasi duzu orain arte, Nerea? Pena merezi izan al du hainbat eta hainbat egunetako “sufrimendu” horrek? Horrelako beste urte bat pasatzeko prest al zaude, eta batez ere, gogorik ba al duzu? Erantzunik eman gabe lokartu nintzen, baina hurrengo goizean esnatzean izandako sentsazioak eta egunari ekiteko gorputzean nuen gogoak esan zidan guztia. Ez dakit nolakoa izango den ikasturtea, eta ez dut ezer espero. Guztia datorkidan bezala bizi eta disfrutatzen saiatuko naiz, baina, batez ere, lehenago hasitako karrera utzi eta arkitektura bezalako batean murgildu izanaz ez naiz damutuko. Izan ere, eta orain zer irakasten didan argi izan ez arren, gustatzen zaidan zerbait denaz ziur nago.