Proiektuak3, laugarren maila. Gezurra badirudi ere, proiektuak ikasgaiaren 3 urte pasa ditut dagoeneko, eta batzutan ezer ikasi ez dudanaren sentsazioa izaten dut. Baina zein helburu genituen azaltzea eskatu ziguten egun hortan, oheratzerako orduan bueltaka hasi nintzaion nere buruari, eta batez ere galderaz bete nuen hau. Zer ikasi duzu orain arte, Nerea? Pena merezi izan al du hainbat eta hainbat egunetako “sufrimendu” horrek? Horrelako beste urte bat pasatzeko prest al zaude, eta batez ere, gogorik ba al duzu? Erantzunik eman gabe lokartu nintzen, baina hurrengo goizean esnatzean izandako sentsazioak eta egunari ekiteko gorputzean nuen gogoak esan zidan guztia. Ez dakit nolakoa izango den ikasturtea, eta ez dut ezer espero. Guztia datorkidan bezala bizi eta disfrutatzen saiatuko naiz, baina, batez ere, lehenago hasitako karrera utzi eta arkitektura bezalako batean murgildu izanaz ez naiz damutuko. Izan ere, eta orain zer irakasten didan argi izan ez arren, gustatzen zaidan zerbait denaz ziur nago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario