Hirugarren proiektu honen lehen ideiak finkatuta, Olatz Grijalba (eraikuntzan ezagutu duguna) etorri zaigu azalpen batzuk ematera. Hain zuzen ere, eskolan bertan emango diren hitzaldi eta jardunaldi batzuen inguruan, eta hasieratik buruan pare bat buelta ematera eraman nautenak. Izan ere, sarritan, proiektatzen ari garenean eraikin edo eraikin multzo jakin batekin bueltaka aritzen gara, honen ingurukoari, alboko espazioei edo eraikina bera erabiliko dutenen iritziari erreparatu gabe. Honekin ez dut esan nahi besteek diotenarekin proiektatu behar denik, baina bai zerbait eraikitzerakoan kanpoko hainbat faktorek berebiziko garrantzia izan dezaketela.
Eta honen harira, "Esazu"ren bigarren jardunaldian landuko denak zerikusia izan dezakeela pentsatu dut; Izan ere, Ereñoko lan honetan proposatu nahi dudanak, eraikuntza, distribuzio edota diseinuaz haratago, bertako espazioaren lanketarekin zerikusi zuzena du.
Informazio gehiagorako, hona hemen Esazu2 jardunaldiei buruzko orrialdea; gainera, karrera luze honetan parte hartzen duzuen lehen lehiaketarako aukera ere baduzue.
viernes, 25 de febrero de 2011
martes, 22 de febrero de 2011
Beste aukera bat
Ikusi ditugun beste hainbat proiektutan bezala, bai eraikiak baita paperean geratutakoak ere, hona hemen Segoviako harrobi batean egiteko proposamena:
Hitz gutxitan esanda, plan honen helburua harrobi hori eraberritzea da, garrantzia batez ere ekologikoki eta paisagintza aldetik azpimarratuz.
Informazio osoa ikusi eta irakurtzeko: Segoviako harrobia
Hitz gutxitan esanda, plan honen helburua harrobi hori eraberritzea da, garrantzia batez ere ekologikoki eta paisagintza aldetik azpimarratuz.
Informazio osoa ikusi eta irakurtzeko: Segoviako harrobia
miércoles, 9 de febrero de 2011
2.entrega_Eskola tailerra Muruetan
Proiektuaren nondik norakoak eta hasierako ideiak aurreentregan azalduta, hona hemen lana gauzatzeko erabilitako materiala.
Zuraren eskola tailerraren eraikin guztiak bertan ekoitzitako zurezko panelez eraikiak daude. Egur hau, esandako inguruetako basoetan landatutako zuhaitzetatik ateratakoa izan da, eta hori bertan islatzeko, ondorengoa proposatu da. Alde batetik, eraikinen erabileraren arabera, zur mota batez edo besteaz eginan daude, kanpo itxuran nabarmentzen delarik. Bestetik, bertan sortzen den espazio publikoan landarediak bere garrantzia hartzen du; horretarako gune lasaiak sortuko dira, eta hauen goxatzeko zuhaitzek itzal atseginak sortuko dituzte. Zuhaitz hauen kokapenak erlazio zuzena izango du bloke bakoitzaren zur motarekin.
Proiektua eraikuntza sinple eta erraz batean dago oinarritua; horren ondorio zuzena, eraikinen dimentsioak izan dira. Hasiera batetik fatxada eratzeko panelak zehaztu dira, bai hauen konposaketa baita dimentsioak ere (tren bagoietan sartu ahal eta baita bertako tailerrean ekoitzi ahal izateko ere), eta hortik eratorri da beste guztia. Lehendik zegoen zimentazio distrubuzio ortogonalaren ideia jarraiturik, 5m zabal dituzten barrakoiak ere hau jarraitzen dute. Kasu honetan, eta lurra ahalik eta gutxien ikutzeko, guztia pilote mehe batzuen gaunean bermatzen da; bai eraikinak, baita zurezko bide eta pasarelak ere.
Proiektuaren bideratu duen gaietako bat, beraz, panelaren erabilera izan da. Alde batetik, egitura eta babes bat eman zaio eraikinak erosoak suertatzeko bezala; eta bestetik, hauen muntaia, loturak...izan dute garrantzia.
Ikusten den bezala, laguntzarako pieza ahalik eta gutxien erabiltzea izan da proposamena.
Programari dagokionez, hasieratik esandakoa mantendu da, eta hasieran edo sarreran elementu publikoagoak aurkitzen diren bitartean (tren geltokia, harrera eraikuna, pasarela teilategiaren estalki zapalgarrira, plaza), teilategiaren “barrera” pasatuz eskolaren partea aurkitzen da, urarekin lotura handiagoan lasaitasuna bilatuz. Hor kokatzen dira irakasle gelak, ikasgelak, liburutegia eta jangela-taberna.
Azkenik, espazioaren ideia hobe bat hartzeko beste hainbat irudi.
Entregatutako A1 panela:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)