miércoles, 9 de febrero de 2011

2.entrega_Eskola tailerra Muruetan

Proiektuaren nondik norakoak eta hasierako ideiak aurreentregan azalduta, hona hemen lana gauzatzeko erabilitako materiala.

Zuraren eskola tailerraren eraikin guztiak bertan ekoitzitako zurezko panelez eraikiak daude. Egur hau, esandako inguruetako basoetan landatutako zuhaitzetatik ateratakoa izan da, eta hori bertan islatzeko, ondorengoa proposatu da. Alde batetik, eraikinen erabileraren arabera, zur mota batez edo besteaz eginan daude, kanpo itxuran nabarmentzen delarik. Bestetik, bertan sortzen den espazio publikoan landarediak bere garrantzia hartzen du; horretarako gune lasaiak sortuko dira, eta hauen goxatzeko zuhaitzek itzal atseginak sortuko dituzte. Zuhaitz hauen kokapenak erlazio zuzena izango du bloke bakoitzaren zur motarekin.



Proiektua eraikuntza sinple eta erraz batean dago oinarritua; horren ondorio zuzena, eraikinen dimentsioak izan dira. Hasiera batetik fatxada eratzeko panelak zehaztu dira, bai hauen konposaketa baita dimentsioak ere (tren bagoietan sartu ahal eta baita bertako tailerrean ekoitzi ahal izateko ere), eta hortik eratorri da beste guztia. Lehendik zegoen zimentazio distrubuzio ortogonalaren ideia jarraiturik, 5m zabal dituzten barrakoiak ere hau jarraitzen dute. Kasu honetan, eta lurra ahalik eta gutxien ikutzeko, guztia pilote mehe batzuen gaunean bermatzen da; bai eraikinak, baita zurezko bide eta pasarelak ere.





Proiektuaren bideratu duen gaietako bat, beraz, panelaren erabilera izan da. Alde batetik, egitura eta babes bat eman zaio eraikinak erosoak suertatzeko bezala; eta bestetik, hauen muntaia, loturak...izan dute garrantzia.



Ikusten den bezala, laguntzarako pieza ahalik eta gutxien erabiltzea izan da proposamena.



Programari dagokionez, hasieratik esandakoa mantendu da, eta hasieran edo sarreran elementu publikoagoak aurkitzen diren bitartean (tren geltokia, harrera eraikuna, pasarela teilategiaren estalki zapalgarrira, plaza), teilategiaren “barrera” pasatuz eskolaren partea aurkitzen da, urarekin lotura handiagoan lasaitasuna bilatuz. Hor kokatzen dira irakasle gelak, ikasgelak, liburutegia eta jangela-taberna.




Azkenik, espazioaren ideia hobe bat hartzeko beste hainbat irudi.






Entregatutako A1 panela:




No hay comentarios:

Publicar un comentario