viernes, 25 de febrero de 2011

Esazu

Hirugarren proiektu honen lehen ideiak finkatuta, Olatz Grijalba (eraikuntzan ezagutu duguna) etorri zaigu azalpen batzuk ematera. Hain zuzen ere, eskolan bertan emango diren hitzaldi eta jardunaldi batzuen inguruan, eta hasieratik buruan pare bat buelta ematera eraman nautenak. Izan ere, sarritan, proiektatzen ari garenean eraikin edo eraikin multzo jakin batekin bueltaka aritzen gara, honen ingurukoari, alboko espazioei edo eraikina bera erabiliko dutenen iritziari erreparatu gabe. Honekin ez dut esan nahi besteek diotenarekin proiektatu behar denik, baina bai zerbait eraikitzerakoan kanpoko hainbat faktorek berebiziko garrantzia izan dezaketela.



Eta honen harira, "Esazu"ren bigarren jardunaldian landuko denak zerikusia izan dezakeela pentsatu dut; Izan ere, Ereñoko lan honetan proposatu nahi dudanak, eraikuntza, distribuzio edota diseinuaz haratago, bertako espazioaren lanketarekin zerikusi zuzena du. 

Informazio gehiagorako, hona hemen Esazu2 jardunaldiei buruzko orrialdea; gainera, karrera luze honetan parte hartzen duzuen lehen lehiaketarako aukera ere baduzue. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario