lunes, 28 de marzo de 2011

San Telmo


Hain xumea, ia gure bistan arretarik sortu gabe, baina urtetan bertan egon den museoaren obrak amaitu dira azkenean, eta bost urte ostean hemen dugu Euskal Herriko museorik garrantzitsuenetako baten etapa berria. Askotan, eraikin berriak egin beharrik ez dagoelako zerbait berria proiektatu eta egi bihurtzeko:





Museoari buruzko bideoa eta albistea

lunes, 21 de marzo de 2011

4_landa guneen gaurkotze proposamena

Baldatikara bisita egiterako momentuan atentzioa deitu zigun lehenengo gauza, bertara iristeko egin beharreko bidea izan zen. Ondo markatua zegoen, hori ez da arazoa, baina bai agian IRISGARRITASUNA. Bide edo errepideak ez dira egoki edo seguruenak, eta distantziak ere ez dira nolanahikoak edozein aktibitate (ogia erosi, egunkaria, lanera joatea...) egin behar izatekotan.

Horren harira, eta hasteko, Foruatik mendian gora Baldatika inguruan aurki daitezkeen hainbat auzoren arteko DISTANTZIAK ETA LOTURAK aztertu ditugu.





Nahiz eta oraingo proiektuan talde bakoitzak auzo bat aztertu eta landuko dugun, hasiera batean beste eskala bat hartu eta INGURUKO LANDA AUZOetan zentratu gara. Bertako bizimodua ikusita, hainbat falta detektatu ditugu eta hori konpondu nahian, ondorengoa proposatu dugu:

Auzoak autosufiziente izateko nahian, bakoitza ESPEZIALIZAZIO MAILA batera eraman eta hauen arteko erlazioa lortuz, beraien arteko elkarlan batean batak bestea konpentsatzea. Hau da, auzo bakoitza produktu konkretu batzuk ekoizten zentratuko da, eta inguruko beste auzoak hornituko ditu (beste hauek bera hornituko duten bezala).


Honekin, erosketak egiteko eta ELIKAGAI MINIMOAK izateko dituzten arazoak (edozer gauza erosteko kotxea hartu beharra, behin erosketak egiterakoan egun bat baino gehiagorako prebisioak lortu beharra egunero gora eta behera ez ibiltzeko...) konpondu edo behintzat hobetu nahi ditugu.

Horrez gain, eta auzoak biztanle gutxikoak direnez, bertakoei LANPOSTUAK etxetik hurbil (edo etxean bertan) eskeintzen zaizkie, hauen arteko elkarlan eta bizimodua sustatuz. Kasu batzuetan nahikoa izango da bertakoekin, eta bestetan inguruko herrietako langileak beharko dira; auzoetako lan kopuruaren arabera.

Guzti honen ideia nagusia, lortu nahi dugun katea, honelakoa litzateke:



Laburbilduz, auzoan bertan ekoiztutako produktuekin bertako eta inguruko biztanleak beharrezko minimoz ongi hornituak egotea, era berean lanpostuak sustatuz.


Kasu horren harira, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea aipatuko genuke.

Talde honek duen helburu nagusia, funtsean,  NEKAZARITZA EKOLOGIKOA eredu emankor gisa sustatzea da, gure baserrien etorkizuna ziurtatu eta elikagai osasuntsu eta natura errespetatzen dutenak bermatzeaz gain.




BALDATIKAn zentratuz, hainbat analisi mota egin ditugu, ondoren bertako hazkunde edo hobekuntza egiterako orduan baliogarriak izan daitezkeelakoan.

Lehenik eta behin, eta bertako orografia aldapatsua ikusita, begibistakoa da auzoa bertara iristen den ERREPIDEAren inguruan kokatu edo hazten dela. Baserri zein ekipamenduak lerrokatuak aurkitzen dira bide honen alde banatan. Zentzuzkoa dela esango genuke, espazio maldatsu bat dela kontuan hartuta, eta geratu daitezkeen espazio konpartitu publikoak txikiak diren bezala, errepideak sortutako lautadan kokatzen direlako.




Espazio konpartitu mugatua ikusirik, eta hasieran izandako produktu ekologikoen produkzioan pentsatuz, NEKAZAL LURREN azterketa txiki bat baliogarria iruditu zaigu:

Bertan argi eta garbi ikusten da lursailen eremua gailendu egiten zaiola espazio komun asfaltatuei. Horren galera edo alde txarra ikusi ordez, proiektuaren onura gisa hartu dugu, gure lanerako erabiliko ditugun lursail bezala kontsideratuz.

Nahiz eta baratzen inguruan garatuko den proiektu bat izan, hainbat eraikinen beharra ere ikusten da, batez ere programaren aldetik. Hauek nolakoak izango diren oraindik definitu ez arren, BERTAKO ERAIKINEN azterketa minimo bat beharrezkoa kontsideratu dugu, batez ere eraikiko direnak auzoan ahalik eta hoberen integratzeko.






Bertako HIRI ATONDUREK ere, atentzioa deitu ziguten, hitzak dioen bezala hiritarrak ziren elementuak landa auzo baten kokatuak zeudelako. Iruditzen zaigu, funtzio bera bete dezaketen baina inguruan gehiago integratuak geratuko diren elementuak asmatu edo diseina daitezkeela.





Guzti honekin, gure PROPOSAMENA ondorengoa da:




Azken finean, barazkietan espezializatuko den auzo bat proposatzen dugu. Alde batetik BARATZA KOMUNITARIOAK egongo dira, auzokoei lana eta benetako etekina emango diotenak, eta bestetik, eta familia edo ETXEBIZITZA BAKOITZAK landu beharko dituen BARATZAK. Azken hauek, beraien ekoizpenerako soilik izango dira, baina aukera izango dute euren partzelan eraikitako “HOTEL” baten bidez oraindik etekin handiagoa ateratzeko. Hori, hotel hauek alokatuz eta turistei baratza erabiltzeko aukera emanez egingo dute. Bestalde, honekin lortu nahi dena, turistak landa mundu honetan gehiago sartu edo integratzea da, bertako bizimodua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera emanez.

Baldatika ezagutzera emango da, baina era turistiko konbentzional batetan baino gehiago, turista mota batetan zentratuz; TURISTA AKTIBOAN, azken finean auzoko beste bizilagun baten bihurtzea lortuz.

Amaitzeko, eta honen harira, auzoa aktibatzeko edo espazio komunei zentzu bat emateko, AZOKA IBILTARI bat proposatuko da; alde batetik biztanleei beraien produktuak ezagutzera eman eta saltzeko aukera emango diena, eta bestetik, turista edo erabiltzaileei erositako produktuak zuzenean nondik datozen aukera emateko.

sábado, 19 de marzo de 2011

Chillida-leku gora eta behera

Ez dakit zergatik baina gazteon artean museo edo esposaketa hitza entzutea gogorra edo arrotza egiten da hainbat momentutan. Badirudi horrelakoetara joatea ez dagoela gure kanonetan sartua, baina hala ere, Chillida-Lekuren iste definitiboak hortan pentsaraztera eraman nau.



Askotan galdetu diot nere buruari nola mantentzen diren herri txikitako esposaketak, edota Guggenheim, Chillida-Leku bera etab. bezain "garrantzitsuak" ez diren museoak bizirik; nondik ateratzen duten mantentzeko dirua, langileei ordaintzeko soldatak... Azken berri honekin, dirudienez, "handiek" ere arazoak dituzte krisi garai honetan bere hortan bizirauteko. Ez dut esango formula zein den dakidanik, ezta gutxiago ere, baina batzutan badirudi normala denetik kanpo, edo ohikoa ez den zerbait egiteak ere ez dizula garaipenaren segurtasunik ematen.

Era batean edo bestean, uste dut gure kulturaren zati bat mantentzeko modua, hau da artisten obrak ezagutaraztea (ez dut esan nahi lanez beteriko gela txuri eta isilak izan behar direnik), guztiok egin beharreko lana dela.

domingo, 13 de marzo de 2011

IrUdiAk_2

Ez ziren A1ean sartu, eta agian proiektua gehiago ulertzen lagunduko dute:

Interpretazio zentruko gune ezberdinak, pasarela eta eskailerekin.


Behekaldeko behin behineko ibilbide-esposaketa.


domingo, 6 de marzo de 2011

IrUdiAk

Interpretazio zentrora hurbilketa bat egiteko hona hemen ingurua ulertzeko irudi batzuk:



sábado, 5 de marzo de 2011

Tokira egokitzea eta hasierako ideiak

Harrobira iritsi eta bertan SENTITUtako GOGORTASUNA, ISILTASUNA... dira proiektu honetan agerian utzi nahi direnak. Bertan ekintzarik ez egoteak (urteak dira bertatik marmol gorria ustiatzen ez dela) gaur egun daukan izaera LASAI eta bakartia eman diola uste dut, HUTSUNEA  delarik neri gehien gogorarazten didana.





Honen harira, XX.mendeko eta bertakoak ditugun bi artisten lanak etorri zaizkit behin eta berriz burura: Chillidaren Tindaya eta Oteizaren kaxa huts edo metafisikoak.


Egia da bai, hain hurbileko bi eskultore hauek borroka bizian bizi izan zirela, baina hala ere hainbat momentutan beraien antzekotasuna oso nabarmena izan da. 



Proiektu azkar eta arin bat denez, ideia ere argia eta zehatza izango da: gunearen izaera ahalik eta gehien mantenduz, hau da, gizakiaren eskuartzea ahalik eta txikiena izanez, harrobiaren interpretazio zentro dinamiko bat.

HUTSUNEaren ideia haratago eramanez, Jorge Manriqueren Mirador del Rio aipatuko nuke. Benetan lan konplikatua izateaz gain, oso erakargarria iruditzen zaidalako; batez ere, eraikuntza minimoarekin, naturarekin erabat lotuta doazen espazioak lortzeagatik.



Eta hau ikusirik...nork ez du pentsatu inoiz bisitatu dituen kobazuloetan? Egia da hauek naturalki sortuak izan direla gehienak, baina badaude baita ere artifizialki burututakoak. Ondorengo hau adibidez: Almagruz


Guzti hau ideia bakar batera eramanez, proiektua horrela garatuko litzateke:
Harrobiko horma gogor eta handienean hainbat hutsune sortuko dira, eta bertan garatuko da programa. Azken honetan harrobiari buruzko informazioa emango denez era zatikatu batean, ibilbide batzuk (bai arrapala bai eskailerak) proposatuko dira ikuslea behintzat garrantzitsuak diren puntotara joatera “derrigortuz”. Hau da, sortutako espazioen arteko ibilbide bat markatuko da, interpretazio zentru honen ordena emango duena.






Azkenik, eta harriak Euskal Herrian duen garrantzia azpimarratzeko, behin behinekoak izango diren esposaketak egiteko aukera ere emango da, eta horretarako behekaldeko zona planteatzen da. Era honetan, bisitariak puntu zehatz batean hasiko du ibilaldia eta ia konturatu gabe toki berean amaituko du. “Behartutako” ibilbide honekin, agian ezagunak ez diren artista hasiberrien obrak ezagutarazi nahi dira, naturaz disfrutatzeko aukera duzun era berean.


Azken zona honetan beraz, hutsuneak eraikitzen hasi baino, inguruaren garbiketa eta txukuntze bat besterik ez da proposatzen, tamaina eta altuera ezberdineko plataformak harrizko eskulturak kokatzera egokitzeko.

Beraz, ibilbide batez lotutako 2 zona egongo dira:
1-interpretazio zentrua
2-bideari amaiera egokia emateko esposaketa aldakorrak