sábado, 5 de marzo de 2011

Tokira egokitzea eta hasierako ideiak

Harrobira iritsi eta bertan SENTITUtako GOGORTASUNA, ISILTASUNA... dira proiektu honetan agerian utzi nahi direnak. Bertan ekintzarik ez egoteak (urteak dira bertatik marmol gorria ustiatzen ez dela) gaur egun daukan izaera LASAI eta bakartia eman diola uste dut, HUTSUNEA  delarik neri gehien gogorarazten didana.





Honen harira, XX.mendeko eta bertakoak ditugun bi artisten lanak etorri zaizkit behin eta berriz burura: Chillidaren Tindaya eta Oteizaren kaxa huts edo metafisikoak.


Egia da bai, hain hurbileko bi eskultore hauek borroka bizian bizi izan zirela, baina hala ere hainbat momentutan beraien antzekotasuna oso nabarmena izan da. 



Proiektu azkar eta arin bat denez, ideia ere argia eta zehatza izango da: gunearen izaera ahalik eta gehien mantenduz, hau da, gizakiaren eskuartzea ahalik eta txikiena izanez, harrobiaren interpretazio zentro dinamiko bat.

HUTSUNEaren ideia haratago eramanez, Jorge Manriqueren Mirador del Rio aipatuko nuke. Benetan lan konplikatua izateaz gain, oso erakargarria iruditzen zaidalako; batez ere, eraikuntza minimoarekin, naturarekin erabat lotuta doazen espazioak lortzeagatik.



Eta hau ikusirik...nork ez du pentsatu inoiz bisitatu dituen kobazuloetan? Egia da hauek naturalki sortuak izan direla gehienak, baina badaude baita ere artifizialki burututakoak. Ondorengo hau adibidez: Almagruz


Guzti hau ideia bakar batera eramanez, proiektua horrela garatuko litzateke:
Harrobiko horma gogor eta handienean hainbat hutsune sortuko dira, eta bertan garatuko da programa. Azken honetan harrobiari buruzko informazioa emango denez era zatikatu batean, ibilbide batzuk (bai arrapala bai eskailerak) proposatuko dira ikuslea behintzat garrantzitsuak diren puntotara joatera “derrigortuz”. Hau da, sortutako espazioen arteko ibilbide bat markatuko da, interpretazio zentru honen ordena emango duena.






Azkenik, eta harriak Euskal Herrian duen garrantzia azpimarratzeko, behin behinekoak izango diren esposaketak egiteko aukera ere emango da, eta horretarako behekaldeko zona planteatzen da. Era honetan, bisitariak puntu zehatz batean hasiko du ibilaldia eta ia konturatu gabe toki berean amaituko du. “Behartutako” ibilbide honekin, agian ezagunak ez diren artista hasiberrien obrak ezagutarazi nahi dira, naturaz disfrutatzeko aukera duzun era berean.


Azken zona honetan beraz, hutsuneak eraikitzen hasi baino, inguruaren garbiketa eta txukuntze bat besterik ez da proposatzen, tamaina eta altuera ezberdineko plataformak harrizko eskulturak kokatzera egokitzeko.

Beraz, ibilbide batez lotutako 2 zona egongo dira:
1-interpretazio zentrua
2-bideari amaiera egokia emateko esposaketa aldakorrak















No hay comentarios:

Publicar un comentario