Ez dakit zergatik baina gazteon artean museo edo esposaketa hitza entzutea gogorra edo arrotza egiten da hainbat momentutan. Badirudi horrelakoetara joatea ez dagoela gure kanonetan sartua, baina hala ere, Chillida-Lekuren iste definitiboak hortan pentsaraztera eraman nau.
Askotan galdetu diot nere buruari nola mantentzen diren herri txikitako esposaketak, edota Guggenheim, Chillida-Leku bera etab. bezain "garrantzitsuak" ez diren museoak bizirik; nondik ateratzen duten mantentzeko dirua, langileei ordaintzeko soldatak... Azken berri honekin, dirudienez, "handiek" ere arazoak dituzte krisi garai honetan bere hortan bizirauteko. Ez dut esango formula zein den dakidanik, ezta gutxiago ere, baina batzutan badirudi normala denetik kanpo, edo ohikoa ez den zerbait egiteak ere ez dizula garaipenaren segurtasunik ematen.
Era batean edo bestean, uste dut gure kulturaren zati bat mantentzeko modua, hau da artisten obrak ezagutaraztea (ez dut esan nahi lanez beteriko gela txuri eta isilak izan behar direnik), guztiok egin beharreko lana dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario