lunes, 20 de diciembre de 2010

PROPOSAMENA_testuingurua eta eraikuntza sistema

Bigarren proiektu honetan , zuraren trataera eta eraikuntza planteatzen da Muruetako teilategiaren inguruan. Batez ere, eraikuntzarako piezetan zentratuko da, bertako ikasleek zuhaitz motei buruzko informazioa jasotzeaz gain, zur mota ezberdin horiek nola tratatu eta landu ikasiko dutelarik. Hala ere, eraiki ahal izango diren eraikuntza horietarako altzarien diseinu eta eraikuntza ere jorratuko da.



Urdaibai inguruko basoetako zuhaitzen ustiapena proposatzen da. Bertan pinu eta eukaliptoak dira nagusi, baina baso hauei hasierako izaera emateko nahian, hainbat zuhaitz mota ezberdinen birlandaketa eta hazkuntza ezarriko dira.



Programari dagokionez, bi alde bereiziko dira argi eta garbi. Batetik, zona edo erabilera publikoagoa dutenak, hau da, bertara hurbilduko diren bisitariekin lotura dutenak; eta bestetik, pribatuagoak edo eskolarekin zerikusia dutenak. Bi banaketa horien lotura edo artikulaziotzak, teileria bera erabiliko da.



Eraikuntza sistema, bertan ekoitzitako zurezko tablero edo plantxatan oinarritzen da. Hauek lodiera nahikoa izango dute isolamendua barnean eramateko, eta lotura sistema oso sinplea bilakatzen da metalezko piezatxoen bitartez. Leiho eta ateen hutsuneak muntaiaren aurretik eginak izango dituzte panelek, eraikuntza oraindik gehiago errazten dutelarik.
Aipatzekoa da baita ere, eraikinak lurretik altsatuta joango direla metalezko pilote edo zutabetxoen bidez.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

KORAPILOAK

Besteen blogetan begiratuz, honako artikulu hau topatu eta eraikuntza metodoari buelta batzuk emateko aukera eman dit. Ikustera ohituta gauden eraikuntzetan ez dira korapiloak bere baitan azaltzen, baina mendeetan erabili den sistema bat izan bada, pentsarazteko arrazoi bat iruditzen zait.
 
 
“Del marinero al cirujano, del remendón al acróbata, del alpinista a la costurera, del pescador al embalador, del carnicero al cestero, del fabricante de alfombras al afinador de pianos, del que acampa al que hace asientos de paja, del leñador a la encajera, del encuadernador de libros al fabricante de raquetas, del verdugo al ensartador de collares... El arte de hacer nudos, culminación de la abstracción mental y de la manualidad a un tiempo, podría ser considerado la característica humana por excelencia, tanto como el lenguaje o más aún...”
 
                                     

Aunque se destruyen con facilidad, existen evidencias del uso de los nudos desde hace casi medio millón de años y vestigios de redes de pesca de hace veinte mil años.
En la tradición del sintoismo nipón, hay dioses “anudadores”, porque se encargan de atar el cielo a la tierra, el espíritu a la materia y la vida al cuerpo. En los templos japoneses, una cuerda anudada de paja indica el espacio purificado, sagrado, donde los dioses pueden reposar. En ciertos rituales budistas, el sacerdote anuda el espacio de la ceremonia para evitar la intromisión de lo dañino, aunque solo con el gesto de mover los dedos, sin el soporte material.
El nudo corre paralelo al proceso de civilización y por ende a la arquitectura, pero solo aparece con interés teórico en los estudios sobre el origen de la arquitectura de mano de Semper, en 1860. Cuando éste clasifica los artefactos, dedica primordial atención a lo tejido, lo que es producto del acto de anudar. De lo que deriva que la primera habitación humana debió de ser una tienda. (Curiosamente basta observar que la conocida cabaña del abate Laugier no necesitó de nudos, engarces, ni cuerdas para sostenerse).
Por lo demás, la historia del nudo en la arquitectura permanece oculta hasta el siglo XX. El nudo era sin embargo un problema de primer orden en el movimiento moderno aunque no tanto para su desarrollo general, como en uno de los puntos más delicados de lo que éste verdaderamente significaba: la prefabricación.
La prefabricación hacía necesario el estudio y desarrollo del nudo,- punto conflictivo donde se encuentran líneas y materias-, y la consecuente problemática de la repetición y la seriación industrial de sus elementos.
La prefabricación o era moderna o no era prefabricación. Pero para ello debía aparecer el personaje que viviera la transición del artesanado a la industrialización con suficiente talento: Tal era el caso de Konrad Wachsmann.
Su particular carrera comienza a la sombra de Poelzig, sin embargo poco después trabaja en la empresa de construcción de madera más importante de Alemania. Allí conoce de cerca las posibilidades industriales de este material. Gracias a ello, y haciendo evidente una vez más la importancia del primer trabajo en la trayectoria de cualquier arquitecto, se lanza a la construcción prefabricada de casas de madera.(2)
En 1941 convenció a Walter Gropius para fundar la “General Panel System”. El sistema de nudos en cruz de la patente de sus “casas empaquetadas” le dio merecida gloria internacional. De allí derivó una serie de muebles que explotaban el mismo sistema de unión. Esos nudos de madera muestran una sabiduría acerca de las posibilidades de la industria, el control del espacio y dominio de la materia, que los sitúan muy cerca de la auténtica maestría: Tal vez a la altura de algunas de las mejores esquinas de Mies o las sillas de Rietveld.
De los muebles, pasó a proyectar hangares para la fuerza aérea estadounidense, en una transición tan natural como evidente: debían ser igual de desmontables y móviles que los proyectos que ya había desarrollado. Las variaciones del “nudo Wachsmann” eran perfectas para ello.
El resultado del proceso de toda una vida, el resultado del arte de anudar la arquitectura, es esta imagen etérea, fría y fascinante que, como inmensas y delicadas crisálidas de acero y niquel, debían dar cobijo a los aviones de la USAF en los años 50.
Sus desarrollos con nudos no solo hicieron posible la moderna prefabricación, sino en buena medida el trabajo de Buckminster Fuller, de Frei Otto, de Friedman y de la arquitectura móvil.
Que una vocación o el acto reiterado sobre la forma evolucione hasta la pura poesía solo sucede cuando ésta se sublima y satura, como una religión o como un arte. Lo sabemos del Origami, del tiro con arco, del arte de la espada y de cierta jardinería. Konrad Wachsmann revela que también es posible gracias al arte de hacer nudos.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Gure Hiriak Beste Era Batean Begiratzeko...

Egia da, behin ikasketa hauetan sartzen zarenean, desberdin hasten zarela zure hiria eta beste guztiak begiratzen. Zinean ere, hau erakusteko gogoa azaldu izan da; hona hemen duela gutxi kaleratu den beste arkitekturari (gure arkitekturari) buruzko lan bat.

Dokumentalaren aurkezpenari buruzko notizia

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Eko, bio, jasangarri...baina, arkitektura?

Zer da Eko arkitektura? Zertaz ari gara arkitektura bioklimatikoa edota eraikin ekologikoak aipatzen ditugunean? Gaur egunean ofizioa hain egoera zailean dagoen honetan, berritzailea izatea ezinbestekoa dela uste dut, eta hitz guzti hauen norakoa hildo horretan ulertzen dut nik. Hala ere, lehenik eta behin, hainbat hiztegi eta interneten topatutako esanahi edo azalpenak kontuan izatea garrantzitsua iruditzen zait. Esan beharra dago, informazioa ugaria izan arren, nik atera dudan emaitza, izen desberdinez gauza oso antzerakoak esaten direla da, horregatik, guztia bildu eta termino bakar bat bezala adieraziko dut. Horrela, bai arkitektura bioklimatikoa, bai arkitektura sosteniblea, baita bioeraikuntza aipatzean, zera esan daiteke:

-Baldintza klimatikoen araberako diseinu eta eraikuntza bat egitea. Inguruan dauden errekurtso naturalak aprobetxatuz ingurugiroarekiko inpaktua murrizteko eta baita energia kontsumoa gutxitzeko ere. Eraikin hauetan asko aurreztu daiteke, bere osotasunean jasangarria izatera iritsi arte.

-Gaur egun, ez dago ez eraikuntza bioklimatikorik ezta ingurugiroarekiko errespeturik ere. Lehenengo gauza, hain ohikoa ez izatean, eraikitze kostua oraindik oso altua delako izan daiteke. Bigarrena, aldiz, orain arte errekurtso guztiak erreparorik gabe erabili izan direlako da, baina hasi gara konturatzen ez direla iturri amaigabeak.

Garapen jasangarriaren 3 printzipioak, honakoak dira:
1-materialen bizi zikloaren analisia
2-energia berriztagarri eta lehengaien erabilera
3-errekurtso naturalak lortzeko erabilitako material eta energiaren murrizketa, hauen explotazioa edota hondakinen birziklaketa.

Horregatik, eraikuntzarako materialak erabiltzean efikazia eta kontua izan behar da, barne energia gutxidunak azpimarratuz. Bestetik, birziklatu daitezkeen materialak, gutxi kontaminatzen dutenak edota barnean berrerabili daitezkeen materiak daramatzatenak erabili. Eta ekidin, energia gehien dituztenak: aluminioa, neoprenoa, margo eta barniz sintetikoak, poliestirenoa, kobrea, poliuretanoak, polipropenoak eta PVCa.

Hala ere, eta gai berriak edota gaur egun asmatutakoak iruditzen zaizkigun arren, aspaldiko eraikuntzan bazekiten hau nola manejatu eta etekina nondik atera. Horren adibide dira: kareztatutako Andaluziako etxeak, Ipar Hemisferioan Hegoalderantz orientatutako estalkiak, inguru ruralari ongi egokitutako etxetxo edo baserriak...hauek bazekiten nola erabili behe oineko ikuilua urtaroaren arabera!

    

Honek argi uzten du tenperaturarekiko adaptazioaren garrantzia. Ohikoena, eguzki energia ahalik eta gehien aprobetxatzea da, eta baita beirateek sortzen duten negutegi efektua ere.

Naturatik datozen faktoreak erabiltzearekin lotuta, energia berriztagarriak erabiltzea dator: kontsumo guztia eraikin berean sortua izateko eta kontamina ez dezan. Horien artean, eta erabilienak, aurkitzen dira energia fotoboltaikoa, eguzkiarena edota geotermikoa.


Etxe honen adibidea, teknika barietate eta teknologiari esker energiaren erabilera txikia lortzeko.

Lehen aipatu den klimaren azterketarekin lotua, eraikinaren lekutzea ere garrantzizkoa da. Izan ere, badirudi naturaren erdian egoteagatik “ekologikoagoa”dela, baina kasu askotan guztiz kontrakoa da. Isolaturik egotean, ez dago ia azpiegiturarik, eta guzti hori bertaraino garraiatzeak kostu eta gas isurketa ez beharrezkoak sorrarazten ditu.




Beraz, bioeraikuntzan erabiltzea posible izango lirateke:
Lastoz, belarrez... eratutako blokeak, zenbait kasutan buztin edota karez estaliak
Zuntz kalamua
Zurak
Buztin eta adobeak

        
 
  Oraingo proiektuan tailer edo ekoizpen lanetan zentratu behar garenez, ongi legoke konturatzea lanbide asko eta asko ezin direla edozein tokitan kokatu, ekintzarako dituzten aurrebaldintzengatik. Ondorengo adibideotan argiago ulertuko da.

Upeltegi edo bodega batek, adibidez, ardoa ekoitzi eta biltzeko ardura du, eta horretarako baldintza egoki eta zehat batzuk behar dira. Ardoa kupeletan gordeta egon behar da zahartu dadin, eta honen kalitatea, upelen material, bentilazio, hezetasunaren...araberakoa izango da.

Azkenaldiko upeltegiak grabitatearen arabera eraikiak dira; horrela, mahatsa alde altuenetik sartuko da eraikinera, eta produktua eratuz joango da behera doan heinean. Azkenik, eta alderik baxuenean, bilketa egingo da.



Gatzagetan, ur gazia lurruntzen utzi behar da gatza soilik lortzeko, hau lehortu eta salmentarako batu ahal izateko. 2 motatakoak daude: kostakoak, itsasoko ura erabiltzen dutenak; eta barnekaldekoak, ur gazidun iturburuak erabiltzen direlarik.



Ur gazia hedadura lau batzuetara bideratzen da, “granja” deiturikoak, bertan banatzen delarik ura “era”tan.

Itsasoko gatzagatan, normalean, marismak aprobetxatzen diran, marea goian dagoenean “era” horiek betetzea ahalbidetuz.

Barnekoetan, berriz, ez dago beti lurzoru lau bat, horregatik terrazatan jartzea ere egokia izaten da. Beste kasu zailago batzuetan, plataforma horizontal artifizialak ere eraiki izan dira. Ura, iturburuetatik “eretara” eraman behar da edo grabitate edota akuedukto bidez.

Arrozadiak, normalean, baliabide naturaletatik hurbil kokatzen dira, hala nola, erreka, ibai, urtegi...Landaketok, ur kantitate handiak eskatzen dituzte ureztatzeko. Bestalde, ur honek, belar txarrak ez hazteko giro egokia sortuko du. “Uretako bufaloa” da hezegune hauetan bizitzeko prestatua dagoen animalia bakarra, horregatik izaten dira maiz bertan lan egiteko erabiliak. Baina arrozaren ekoizpenak inguruarentzako ondorio txarrak dakartza isurtzen dituen metano kantitate handiengatik.



Lehenengo zerrategietan, zerrak errota bidez mugitzen ziren, horregatik, ura zegoen inguruetan egoten ziren kokatuak.
XX.mendean zerrategi mugikorrak erabiltzen hasi ziren, baina horretarako ur beroketa propiodun sistema bat beharrezkoa zuten (ferrokarrilen antzera).


  Guzti honekin esan nahi dudana da, eraikitzerako orduan ez dela soilik azken itxura begiratu behar gure buruari “ekologiko” hitza jarri eta lan on bat egin dugula pentsatzeko, ez baditugu eraikitzerako orduan ere hainbat gauza kontuan izan; hala nola material horiek ekoiztean sortutako hondakinak, eraikitzerako orduan ateratako kutsadura, eraikina martxan egongo denean izango duen energia gastua... Horregatik, lan honetan interesgarria izan daiteke inguru hurbilera begiratu eta ea zein material ditugun eskuragarri konturatzea. Ez azken itxura “natural” hori lortzeko, baizik eta hain toki “naturala” izanda, guk uste baino produktu gehiago topatuko ditugu eraikitzeko ahal izango ditugunak.


lunes, 25 de octubre de 2010

ZER DA IGERILEKU BAT?

          Galdera horrekin hasi nuen aurreko asteko zuzenketa, eta kOnturatu gabe nire buruari hori galdetuz pasa ditut hainbat une. Etxera iritsi eta familiakoei galdetu nien. Lagunekin elkartu eta gauza bera. Iñork ez zidan ezer argirik esaten; “ba...urez betetako gune bat; non igeri egin, jolasak antolatu...ditzakezun, ez?”-  “Igeri egiteko espazio luze bat” erantzun zidan beste batek ziur-ziur.

           Egia esan, hiztegiak, “Igerilekua urez betetako lur-zuloa da. Orokorrean lurra zulatu eta gero, txukun uzteko, axuleiuak erabiltzen dira” dio, eta nik ere hitzari berari esanahi literal hori hartu nion hasiera batean: igeri egiteko lekua. Baina bapatean, beste sentsazio batzuk etorri ziren nire barrenera. +

Kostaldeko herrietako portuak, zergatik ez dira igerilekuak izango?



            Hurrengoa da adibide argi bat, urtero Getaria eta Zarautz bitartean egiten den igeriketa lasterketa hain zuzen ere.



            Baina igeri egitean pentsatu gabe, LASAITASUNA etorri zait neri burura; eta azkenaldian sarri egiten dudan zerbait. Izan ere, eta neretzako, ura eta honek dakartzan soinu eta mugimenduak egokiak dira egoera hori lortzeko. Ur ertzean eseri inork molestatu gabe eta olatuei begira jartzea, denbora nola pasatzen den ikusiz, eta soinuan murgildurik mugimendu horretan kontzentratuz, egunean eduki izan ditudan arazo edo agobioak ahaztu eta erlaxatzen laguntzen dit.

            Horretarako, imagina batzuk uzten dizkizuet, nire “ohiturez” disfrutatu eta zuek ere gauza bera egitera bultzatzeko.






           

 Honekin esan nahi izan dudana da, igerilekuak planteatzerako orduan ez dugula soilik sakonera jakineko putzu handi edo luzean pentsatu behar, non jende multzo handi bat ibiliko den freskatzen, arratsalde pasa jolasten edo igeri egiten. Haratago, edota beste ekintzetarako balioko diguten guneetan pentsatu behar dugula uste dut.




jueves, 14 de octubre de 2010

1.eNtrega_urdAibairen azTerkeTa





Gure taldeak Urdaibai inguruko hondartzak eta bertako aktibitateak aztertzea izan du erizpide lehenengo analisi horretan. Jarduera horiek gizarte eredu desberdinen arabera eta hauekin erlazionatuz analizatu direlarik. Horretarako, berebiziko garrantzia izan dituzte hondartzen ezaugarriek; izan ere, nahiz eta wikipediaren definizioa ondorengoa izan: “Itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo hauen azpian, harezko edo harri txikizko lurzoriarekin”, bertan, era ezberdinetako hondartzak aurkitu ditugu eta horregatik aukeratu dira Laga, Laida eta Mundakakoak.



 
Hondartzen ezaugarriekin, gauzatu daitezkeen aktibitateak finkatu genituen eta honen arabera gizarte eredu ezberdinak sortu, ekintza hauek gustuko izanda honako mapa abstraktu hau sortu zitzaigularik.

 


 
Erlazio mapa hori erabilita, gure interpretazioa egin genuen grafikoki. Horretarako, eta gizarte mota bakoitzaren ekintza posibleak ikusteko, bi kasu desberdin eta posibleak aztertu ziren, marea baxua eta altua.

 




Analisi bera lehenengo proiektuaren zonara fokalizatuz, Laidako hondartza hartu zen aztergai. Horretarako, pertsonai bakoitza playa horretako zein eremu edo puntutan kokatu eta egongo zen markatuz. Kolore desberdinak erabiltzean, ilunen geratutako zonek erabilienak izango direla ondorioztatzen utzi dute, ikusiz txiringitoa izango dela mugimendu gehien jasango duen ingurua.




domingo, 26 de septiembre de 2010

Paisaia ideia gisa ?¿

Koldo Mitxelenatik irten, nirekin joan ziren lagunei begiratu, eta ezer ulertu ez izanaren aurpegia jarri nien. Esposaketaz ahaztu, eta egun batzuetara ekin diot bertan ikusitakoari bueltak emateari, eta egia esan gauza berriak “ikusi” ditut. Arte lanak baino gehiagotaz, hauek utzitako sentsazietaz, burutapen edota erreflexioetaz hitz egingo nuke. Izan ere, eta nire ustez, artista hauek sarritan gorputzak eskatzen diotenari erantzunez egiten dituzte beraien lanak, baina horren atzean aldarrikapen bat dago gehienetan. Land art hauetako askoren mezuek, ideia ekologista eta naturak gure munduan duen presentziaz hitz egiten digute; eta aldarrikatze honek, ondorenoa gogorarazi dit:



Edozein hiritako ibaia zeharkatzeko balioko lukeen zubi bat da, baina kasu honetan Iruñeako “Puente de las Oblatas” zubiaz ari naiz. Iaz bertatik igaro nintzenean beste edozein momenturekin alderatuz zuen berezitasuna, Alicia Otegui eta Silvia Jaureguik bertan egindako “Cortina Multicolor” arte lana izan zen. Eta arte lana izena eman diot, Koldo Mitxelenan ikusi nuenari ere horrela deitu diotelako; eta nire ustez, neurri handi edo txikiago batean, baina bi emakume hauena ere horrelako zerbait da. Aldarrikapen bat, hiritarrak beraien muturren aurrean ikusten dutenarekin kirioak dantzan jarri baina ondoren erreflexio puntu batetara bidaltzen dutena. Izan ere, bertan, urtebetean 20 familiek zaborretara botatzen dituzten ontzi, botila edota tetrabrik-ak eskegi zituzten (6000 unitate). Kortina ikusi nuenean, enekien datu hori, baina interneten topatu nuenean, benetan pentsarazi zidan zenbatekoa den bakoitzak sortzen dugun “zaborra”. Han egon nintzen denbora batez, haizeak gortinari sortzen zion mugimendua apreziatzen, hori artea ote zen nire buruarekin eztabaidatzen, eta horrekin batera, fondoko ahots bat bezala, jendearen komentariok izan ziren: “¿esto es arte?”, “eso lo hago hasta yo”, “¿qué hace eso ahí colgao?”




Bakoitzak pentsa dezala nahi duen bezala, artea dela edo ez dela kontsidera dezala, kasu honetan bi neska hauen ideia barregarritzat jo dezala, baina ukatu ezingo didana da oso denbora gutxian bada ere, gure ekintzetan ingurugiroaz gogoratu behar garela.

Eta aurten, zer?

Proiektuak3, laugarren maila. Gezurra badirudi ere, proiektuak ikasgaiaren 3 urte pasa ditut dagoeneko, eta batzutan ezer ikasi ez dudanaren sentsazioa izaten dut. Baina zein helburu genituen azaltzea eskatu ziguten egun hortan, oheratzerako orduan bueltaka hasi nintzaion nere buruari, eta batez ere galderaz bete nuen hau. Zer ikasi duzu orain arte, Nerea? Pena merezi izan al du hainbat eta hainbat egunetako “sufrimendu” horrek? Horrelako beste urte bat pasatzeko prest al zaude, eta batez ere, gogorik ba al duzu? Erantzunik eman gabe lokartu nintzen, baina hurrengo goizean esnatzean izandako sentsazioak eta egunari ekiteko gorputzean nuen gogoak esan zidan guztia. Ez dakit nolakoa izango den ikasturtea, eta ez dut ezer espero. Guztia datorkidan bezala bizi eta disfrutatzen saiatuko naiz, baina, batez ere, lehenago hasitako karrera utzi eta arkitektura bezalako batean murgildu izanaz ez naiz damutuko. Izan ere, eta orain zer irakasten didan argi izan ez arren, gustatzen zaidan zerbait denaz ziur nago.