lunes, 20 de diciembre de 2010

PROPOSAMENA_testuingurua eta eraikuntza sistema

Bigarren proiektu honetan , zuraren trataera eta eraikuntza planteatzen da Muruetako teilategiaren inguruan. Batez ere, eraikuntzarako piezetan zentratuko da, bertako ikasleek zuhaitz motei buruzko informazioa jasotzeaz gain, zur mota ezberdin horiek nola tratatu eta landu ikasiko dutelarik. Hala ere, eraiki ahal izango diren eraikuntza horietarako altzarien diseinu eta eraikuntza ere jorratuko da.



Urdaibai inguruko basoetako zuhaitzen ustiapena proposatzen da. Bertan pinu eta eukaliptoak dira nagusi, baina baso hauei hasierako izaera emateko nahian, hainbat zuhaitz mota ezberdinen birlandaketa eta hazkuntza ezarriko dira.



Programari dagokionez, bi alde bereiziko dira argi eta garbi. Batetik, zona edo erabilera publikoagoa dutenak, hau da, bertara hurbilduko diren bisitariekin lotura dutenak; eta bestetik, pribatuagoak edo eskolarekin zerikusia dutenak. Bi banaketa horien lotura edo artikulaziotzak, teileria bera erabiliko da.



Eraikuntza sistema, bertan ekoitzitako zurezko tablero edo plantxatan oinarritzen da. Hauek lodiera nahikoa izango dute isolamendua barnean eramateko, eta lotura sistema oso sinplea bilakatzen da metalezko piezatxoen bitartez. Leiho eta ateen hutsuneak muntaiaren aurretik eginak izango dituzte panelek, eraikuntza oraindik gehiago errazten dutelarik.
Aipatzekoa da baita ere, eraikinak lurretik altsatuta joango direla metalezko pilote edo zutabetxoen bidez.

1 comentario:

  1. Epa Nerea. Lortu dut jakitea blogaren bidez nola erantzutea. Modu hontan gabonetan eta azterketako garaian zertxobait gehio zinkilikatzen baduzue saiatuko nahiz gauzaren bat komentatzen. Ondo bukatu urtea eta aurrera proiektuarekin.

    ResponderEliminar